Erregeek Nafarroako standa bisitatu dute FITURen

0

Felipe VI.a Erregeak eta Letizia Erreginak Foru Komunitateko standa bisitatu dute ostegun honetan FITURen. Bertan, Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakariak harrera egin die, eta lurraldea, berrikuntza eta esperientzia berriak lotzen dituen Nafarroako proposamen turistikoa erakutsi die. Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria eta Ana Rivas Turismoko zuzendari nagusia ere izan dira.