Lapurreta goizaldeko hiruak aldera gertatu da Bizkaiko hiriburuko erdialdeko taberna batean. Eraikineko segurtasun-jagole batek kameren bidez ikusi du burua estalita zuten bi pertsona tabernako atea behartu eta barrura sartu direla.
Handik pixka batera, bertaratu diren Ertzaintzako baliabideek sarrerako atean egindako kalteak egiaztatu dituzte, eta barruan gizon bat eta emakume bat aurkitu dituzte. Hirurehun euro zeramatzaten, gehienak txanponetan.
Ertzainek biak atxilotu dituzte indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta, eta polizia-egoitzara eraman dituzte. Bertan dagozkion eginbideak amaitutakoan, agintari judizialaren eskuetan jarriko dituzte.
Magrebtar jatorriko 29 urteko gizonak eta espainiar nazionalitateko 25 urteko emakumeak delitu-historia luzea dute.






