Lurralde Kohesioak 3 milioi euro inbertitu ditu orain arte neguan errepideen kontserbazioa eta bide-segurtasuna bermatzeko

0
A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra F* 2026_02_24 T* El consejero Óscar Chivite visita el Puerto de Belagua, para hacer seguimiento del desarrollo del Plan de Vialidad Invernal 2025-2026 L* Puerto de Belagua, cerca del mirador de Larra Belagua.

Lurralde Kohesiorako kontseilari Oscar Chivite Belaguako portuan izan da gaur goizean, 2025-2026ko Neguko Bidezaintza Planaren lanen jarraipena egiteko. Orain arte, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Kontserbazio Zerbitzuak 3,03 milioi euro inguru inbertitu ditu Nafarroako Errepide Sarearen prebentzio- eta mantentze-lanetan, 2025-2026 Neguko Bidezaintza Planaren barruan. Kostu horrek %30eko igoera dakar aurreko kanpainarekin alderatuta, nahiz eta otsailean, martxoan eta apirilean oraindik jarduera gehiago egitea aurreikusten den.