Mar Mendibe, Zerbitzu Orokor Klinikoetako zuzendariorde mediko berria – OSI EZKERRALDEA ENKARTERRI CRUCES

0

Mar Mendibe neurologoa eta Medikuntzan eta Kirurgian doktorea da EHUn eta bere karreraren zatirik handiena Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean (EEG ESI) egin du -2000. urtetik 2021. urtera  arte-, Neuroinmunologia eta Esklerosi Anizkoitzaren Unitatean, EAEko EAren Kohorteari arreta eskainiz. Prestakuntza sendoa du osasun-kudeaketan —masterrak ditu ESADEn eta Deusto Business Schoolen— eta neuroinmunologian, eta horri esker jarduera klinikoa eta erantzukizun estrategikoak uztartu ditu.

Bere ibilbidean zehar funtsezko funtzioak bete ditu ikerkuntzaren arloan. BioBizkaia Osasun Ikerketa Institutuko zuzendari zientifikoa izan da (2022 – 2025), Neurozientzietako irakasle elkartua da EHUn eta esklerosi anizkoitzarekin lotutako proiektu berritzaile ugaritan parte hartu du. Gaur egun Neurologiako Espainiako Elkarteko presidenteorde zientifikoa da.

Zuzendariorde mediko izateko     urratsa emateak indartu egiten du antolakuntzak arreta-bikaintasuna kudeaketarekin eta ezagutza zientifikoarekin integratzearen alde egiten duen apustua, betiere funtsezko oinarri moduan kalitatezko arreta, ebidentzian oinarritua eta pazienteen eta profesionalen beharretara bideratua, ezarriz.

Nola egiten diozu aurre Zerbitzu Orokor Klinikoetako zuzendariorde mediko izatearen etapa berri honi?

«Ilusio handiz eta, aldi berean,  erantzukizun handiz egiten diot aurre. Nire helburua profesional guztien lana erraztea da, betiere gaixotasun desberdinak dituzten eta gure ESIra jotzen duten pertsonengan pentsatuz. Niretzat funtsezkoa da taldean lan egitea eta gure egunerokotasuna errazagoa izatea ahalik eta arretarik onena eskaini ahal izateko.»

Zerk egiten dizu ilusio berezia  kargu berrian?

«Ilusio itzela egiten dit, Gurutzetako Ospitaleko eta ESIko kide izatearen sentimendu  handia dudalako. Erronkak gustatzen zaizkit, asistentziaren arloa gustatzen zait eta taldean lan egiten gozatzen dut. Uste dut erantzukizun hau aukera zoragarria dela profesionalen lana errazten jarraitzeko eta, batez ere, artatzen ditugun pertsonekiko arreta hobetzeko. Gainera, Ospitaleko lan egiteko moduarekin  oso lerrokatuta nago.»

Etaparen hasiera honetan zer mezu helarazi nahi diezu talde klinikoei?

«Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiet eman didaten aukeragatik eta, era berean,  zuzendariordetzak azken urteetan egindako lana aintzatetsi. Nire mezua eskertzekoa eta konpromisokoa da: ESIarekin eta etapa berri honekin % 100ean inplikatuta egongo naiz, lana talde guztiekin hurbiletik eta elkarlanean garatuz.»