Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldiaren XIV. edizioa

0

Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldiaren XIV. edizioa

Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldiaren XIV. edizioa abian jarri du Bilboko Udalak. Auzoko Udaltegian izango dira parte hartuko duten lau konpainien emanaldiak, martxoaren 6tik 27ra bitartean, denak 19:00etan.

2026ko edizio honetan, Euskadiko bi konpainiak (J.B. Pedradas eta Beatriz Egizabal) eta Kataluniako beste bik (Precaria García- La Quebrá eta Cía Lolita Corina) hartuko dute parte. Sarrera doakoa izango da, gonbidapenarekin, edukiera bete arte. Pertsona bakoitzeko 2 gonbidapen jaso ahal izango dira gehienez emanaldi bakoitza baino ordubete lehenagotik hasita, Errekaldeko Udaltegian. Ikuskizun guztiak gazte zein helduentzat izango dira.

ERREKALEKO UMOREZKO ANTZERKI-ERAKUSTALDIAREN 2026KO PROGRAMA

Martxoak 6, 19:00etan

Precaria García-La Quebrá.“Bailar y otras formas de jugarse la vida”

60 minutu

ESTREINALDIA EUSKADIN

Obra honek 2023ko ”Dones Monologuistes Mes que muses” lehiaketa irabazi zuen Centre Cultural La Farinera del Clot-en. Pieza dantzaren, bakarrizketaren eta ikus-entzunezko elementuen arteko nahasketa bat da, eta, umore garratza erabiliz, prekarietate artistikoari buruzko hausnarketa egiten du, 40 urteko dantzari baten begiradatik.

Ironiaren eta samurtasunaren bidez eskainiko den ikuspegian, borroka erresistentzia-ekintza bat da. Azken batean, ikuskizun honetan, zoruak dar-dar egiten duenean ere aurrera jarraitzeak duen balioa aztertzen da. Izan ere, arteak, denen gainetik, bizitza jokatzeko modu garaiezina izaten jarraitzen du.

Martxoak 13, 19:00etan

Cía Lolita Corina. “Las Gallegas”

60 minutu

Obrak hileta kutun eta eldarniozkoa irudikatzen du; bertan, heriotzaren bidez egiten den bidaiari buruz artistek duten ikuspegi berezia islatzen da. Ikuskizun onenarentzako ikusleen saria eskuratu zuen Gaztela eta Leongo 2008ko Antzerki Azokan. “Las Gallegas” antzerki komikoaren eta clownaren arteko mugan kokatzen da.

Pertsonaia inozo batzuk beren hiletaren eszenatokian agertzen dira, eta ez dute haien errealitate berria ezagutzen. Era horretan, ustekabeko gida batek “beste bizitzaren” sekretuak argitzen lagunduko die, eta, orduan, bidaia bat hasiko dute, hiletatik hasi eta mamu profesional bilakatzen diren arte.

Martxoak 20, 19:00etan

J.B. Pedradas. “La fiesta fiesta”

55 minutu

Artelan garaikide honetan, Javier festa baten erdian esnatuko da, entzungo duen ahots bat bera lasaitzen saiatuko da, baina guztiz kontrakoa lortuko du. Badirudi beste ahots batzuek ere hitz egiten diotela, baina ez dago ziur, haizeak oso gogor jotzen duenez, nahastu egiten baitu. Ez du ezer ulertzen, eta ez du ezer ulertu nahi; beraz, Javier dantzan hasten da, dantza bitxi bat egiten.

Martxoak 27, 19:00etan

Beatriz Egizabal. “Magma mia”

75 minutu

EUSKARAZ

Bakarrizketa honetan, patriarkatuak gure egunerokoan eta gure gorputzetan duen eragina aztertzen da, adin ertaineko emakume baten ikuspegitik. Erupzioa lehertzear dago sumendian… MAGMA MIA!!!

Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldia Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoaren ekintza-ildoen barruan kokatzen da, kultura-eszena deszentralizatzen laguntzen baitu, Hiriko auzoetara hurbilduz, eta tokiko konpainien lana babestu eta bizilagunei kalitatezko programazio jarraitua ere eskaintzen baitie.

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus

www.kulturabarrutik.eus