Gobernu Kontseiluak Enrique Hermosilla Alvarez Segurtasun Saileko Baliabide Orokorren zuzendari izendatzea onartu du

0

Gobernu Kontseiluak Enrique Hermosilla Alvarez izendatu du Segurtasun Saileko Baliabide Orokorren zuzendari, José María Gómez Ainz kargutik kendu eta gero. Orain arteko Baliabide Orokorren zuzendaria Segurtasun sailean duen lanpostura itzuliko da.

Enrique Hermosilla Álvarezek diplomatura bat du Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan, eta graduondoko bat Salmenten Zuzendaritzan, Bilboko Merkataritza Ganberan (ESIC). Hermosilla 2022tik EXPRESSIVE Media Project-eko Negozio Garapeneko zuzendaria izan da. Aurretik, Deia egunkariko zuzendari komertziala izan zen baita CM Norte-El Correo Multimedia Alava, COPE-Cadena 100 eta Canal Bilbaoko zuzendari komertziala ere.