UNICEFek eta Eusko Jaurlaritzak antolatutako «Haurren eta Nerabeen babesa. Prebentzioa eta zaintza ereduak» jardunaldian 200 pertsona baino gehiagok parte hartu dute

0

Gaur Gasteizen egindako jardunaldiaren helburua Haur eta Nerabeen Zaintza Ereduan aurrera egitea eta Euskadin haur eta nerabeentzako ingurune seguru eta babesleak sortzea izan da, Haur eta Nerabeei buruzko 2/2024 Legearen esparruan. Hainbat udalerrietatik etorritako adituen eta haien esperientzia pilotuen bidez, haurren eta nerabeen aurkako indarkeria prebenitzeko «Indarkeriarik gabeko Haurtzaroak» tokiko eredua eta babes-zentroetako egoitza-harrerari buruzko «Begirada kontzientea» prozesua ezagutarazi dira.

«Hirugarren sektoreko erakundeak, profesionalak, familiak, baliabide komunitarioak eta haur eta nerabeak inplikatu nahi ditugu. Haiek ez direlako soilik babesaren hartzaile. Protagonistak ere badira, ahotsa dute, irizpidea dute baita entzunak izateko eskubidea ere. Ikuspegi hori bereziki baliotsua iruditzen zait, prebentzioa benetan egon behar duen lekuan kokatzen duelako: eskolan, auzoan, kirolean, aisialdian, tokiko zerbitzuetan eta haurrak eta nerabeak hazten, erlazionatzen eta egunerokoa eraikitzen duten guneetan «azaldu du Nerea Melgosa sailburuak.

Gaurko jardunaldian, Paracuellos de Jarama eta Daganzo udaletako ordezkariek Indarkeriarik Gabeko Haurtzaroak ereduaren esperientziak eta emaitzak azaldu dituzte. Gainera, UNICEF Espainiako babeserako aditua den Almudena Olagibelek indarkeriaren prebentzioan eta tratu onaren sustapenean sakondu du.

«Gaur ez gaude hemen esperientziak partekatzeko edo ereduak aurkezteko bakarrik. Erantzukizun kolektiboa hartzeko gaude hemen. Haurrak segurua, babeslea eta bere eskubideak errespetatzen ez dituen ingurune batean ez direla hazten ziurtatzeko » azaldu du UNICEF Euskadiko presidente Joseba Madariagak.