Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria den Carmen Maeztu San Adriango Tasubinsa zentroan izan da gaur goizean. Bertan, lanerako ikastegiaren eta enplegu-zentro bereziaren zerbitzuak eskaintzen dituzte, eta duela gutxi eraberritu egin dute, Nafarroako Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Agentziak (ANADP) egindako 50.000 euroko inbertsioari esker.






