Segurtasun Saila eta Kriminologiaren Euskal Institutua lankidetzan jarraituko dute ikerketan eta formazioan

0

Gobernu Kontseiluak baimena eman du, gaur, Kriminologiaren Euskal Institutuarekin lankidetza-hitzarmen berri bat sinatzeko, kriminologiaren, biktimologiaren eta segurtasun objektibo eta subjektiboari buruzko ezagutzak garatu eta hobetzeko, bai eta prestakuntzarako ere.

Hitzarmenak lau urteko indarraldia izango du, beste lau urtera luzatzeko aukerarekin, eta honako jarduera hauek biltzen ditu:

  • Ikerketa: azterlanak egitea, batez ere benetako eta hautemandako segurtasun eta segurtasun ezaren diagnostikoetan, delituaren prebentziorako ereduetan, benetako eta hautemandako segurtasunik eza prebenitzeko ekintza planetan, eta delituak egiteko eta horiek neutralizatzeko arrisku-faktoreetan.
  • Prestakuntza: egindako ikerkuntzen ondoriozko ezagutza zabaltzeko prestakuntza-jarduerak antolatzea eta ematea, benetako eta hautemandako segurtasunik ezaren ezagutza kriminologikoari egiten dioten ekarpenagatik interesgarriak badira.

Segurtasun Sailak urtero 125.000 euroko dirulaguntza emango du Kriminologiaren Euskal Institutuak egindako eta Gobernu Kontseiluak gaur baimendutako hitzarmenean jasotako jarduerak garatzeko.