Imanol Pradales Lehendakariak Carlos Garaikoetxea Urriza Lehendakariaren hilkutxa eta haren familia hartu ditu

0

Carlos Garaikoetxea Urriza Lehendakariaren omenezko hil-kapera Ajuria Enea jauregiko Euskadi aretoan instalatu da, eta bertan jendearentzat irekita egongo da 14:00ak arte.

Hilkutxa 10:00ak aldera ailegatu da, eta Imanol Pradales Lehendakariak eta Garaikoetxea Lehendakariaren seniderik gertukoenek egin diote harrera.