Landa Garapeneko Lurberri programako laguntzak eskatzen dituzten gazteen %62 INTIA ikastaroen bidez kualifikatzen da

0

INTIA sozietate publikoak nekazaritza-sektorean sartzeko emandako ikastaroa amaitu dute 27 gaztek, eta astelehen honetan diploma jaso dute. Titulu horrekin, ikasleek gaitasun profesional egokia justifika dezakete Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak gazteentzat nekazaritza-sektorerako kudeatzen dituen lehen instalazioko laguntzak jasotzeko. Gainera, 27 gazte horietatik 23k lehen instalazioko Lurberri programako laguntzak eskatu dituzte edo dagoeneko badituzte.