Lurralde Kohesio Departamentuak bi laguntza-ebazpen onartu ditu Pirinioetako despopulazioari aurre egiteko tokiko erakundeek eta inguruko irabazi-asmorik gabeko elkarteek bultzatutako ekimenak babesteko. Pirinioetako toki-erakundeentzako dirulaguntzak 190.000 eurokoak dira, eta irabazi-asmorik gabeko elkarteentzako dirulaguntzak, berriz, 85.000 eurokoak. Eskaera egiteko epea Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu ondoren irekiko da, aurreikuspenen arabera, datorren astean.






