Imanol Pradales lehendakaria, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarekin batera, voestalpine Railway Systems JEZ enpresaren 100. urteurrenaren ekitaldian izan da gaur goizean, Laudion.
Bere hitzaldian, lehendakariak nabarmendu du enpresa hori Euskadin errotuta dagoela, eta adierazi du enpresa hori funtsezko elementua dela Europako apustuetako batean, trenbide-mugikortasunean, alegia. Horrela, Imanol Pradalesek azpimarratu du tren bidezko mugikortasuna gizarte-ongizatearen palanketako bat dela gaur egun, eta, ildo horretan, gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak Euskadi «industria bizkortzeko arlotzat» hartzeko egin duen apustua.
«Baina beste jauzi bat egin behar dugu. Mundua ez dagoelako gure zain. Beharrezkoa da Europako trenbide-industriak merezi duen bultzada irmoa jasotzea «, amaitu du.






