Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria den Mikel Irujo Madorrán Logística & Transporte enpresak Tuteran dituen instalazioetan izan berria da, eta, bertan, Nafarroako familia-enpresa horrek 1974an sortu zenetik gaur egunera arte izandako bilakaera ezagutu ahal izan du, garraioan, biltegiratzean eta salgaien kudeaketa integralean espezializatutako operadore logistiko gisa duen postura arte. Era berean, digitalizazioaren, logistika espezializatuaren eta garraio-arloko teknologia berrien alde egin duen apustuaren berri izan du.






