Nafarroako Gobernua ados agertu da gaur politika publikoen eta zerbitzu publikoen kalitatearen ebaluazioari buruzko 21/2005 Foru Legea, abenduaren 29koa, aldatzen duen Foru Legearen proposamenarekin. Ekimen hori Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek sustatu dute.






