- Ohorezko aipamenak emateko urteko ekitaldia gaur egin da Segurtasun Sailaren egoitzan, Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburua buru dela
- Sailburuak azpimarratu du segurtasun pribatua “Euskadiko segurtasun-sistemaren parte” dela, eta herritarrak, azpiegiturak eta eremu publiko eta pribatuak hobeto babesteko lankidetza publiko-pribatuaren garrantzia nabarmendu du.
Segurtasun Sailak gaur egin du Euskadiko Segurtasun Pribatuaren esparruko ohorezko aipamenak banatzeko 2026ko ekitaldia, aitorpen instituzionala egiteko beren jardueragatik, ibilbideagatik, Ertzaintzarekin lankidetzan aritzeagatik eta Euskadin segurtasuna hobetzen laguntzeagatik nabarmendu diren profesional, enpresa eta entitateei.
Segurtasun Sailaren egoitzan egin den ekitaldiaren buruan Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburua izan da. Ekitaldian Ricardo Ituarte Segurtasuneko sailburuordea, Asier Erkoreka Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria eta Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendaria ere izan dira.
Bere hitzaldian, Zupiriak eskerrak eman dizkie aitortza egin zaien pertsonei beren “profesionaltasunagatik, inplikazioagatik eta ahaleginagatik”, eta zenbaitetan “behar adina ikusten ez den” errealitatea, hau da, segurtasun pribatua Euskadiko segurtasun-sistemaren parte dela, balioetsi du. Zupiriak azpimarratu du sektoreko profesionalek eginkizun garrantzitsua betetzen dutela pertsonen, ondasunen eta azpiegituren babesean, bai eta garraio-zentro, ekitaldi, instalazio sentikor eta ekipamendu publiko eta pribatuetan ere.
Gainera, sailburuak adierazi du lankidetza publiko-pribatua ezinbestekoa dela “segurtasuna hobetzeko, azpiegiturak behar bezala babesteko eta elkarbizitza bermatzeko”.
38 AINTZATESPEN
Ekitaldian 38 aintzatespen banatu dira: 6 ohorezko kondekorazio, 29 ohorezko sari eta ohorezko 3 plaka.
Ohorezko kondekorazioak
Ohorezko kondekorazioak bere eginkizunak betetzean eta, bereziki, Ertzaintzarekin lankidetzan aritzean nabarmentzen diren segurtasun pribatuko langileak aintzatesten ditu, egindako jardueren arrisku edo zailtasun berezia kontuan hartuta.
Kondekorazio hori Prosegur enpresako sei segurtasun-jagolek jaso dute: Javier María Cañedo del Olmo, María Milagros Carrasco Carbonero, María Luisa Dacal Lezcano, José Luis San Cristóbal Cortázar, Antonia Gallardo García eta María Isabel Fernández Lópezek, Ertzaintzarekin lankidetzan aritzeagatik Ballonti merkataritza guneko grabazio batzuekin lotutako ikerketa batean. Konfidentzialtasun eta profesionaltasun osoz egin zuten lanari esker, zazpi biktima identifikatu ahal izan zituzten, hainbat egunetan kamerak, ibilbideak, ordutegiak eta ibilgailuak aztertu ondoren.
Ohorezko sariak
Ohorezko sariak beren eginkizunak betetzean eta, bereziki, Ertzaintzarekin lankidetzan aritzean nabarmentzen diren segurtasun pribatuko langileak aintzatesten ditu, delituak egitea galarazten, legez kanpoko ekintzak argitzen, pertsonak babesten edo segurtasun publikoa bermatzen laguntzeagatik.
Edizio honetan 20 profesionalek jaso dute sari hori, besteak beste, trafiko-istripuetan biktimei laguntzearekin, arriskuan zeuden pertsonak babestearekin, lapurreten prebentzioarekin, polizia-ikerketetan laguntzearekin, instalazioak babestearekin eta gertakari biolentoei emandako erantzunarekin lotutako jarduketengatik eta sektorean egindako ibilbide profesionalagatik.
Hauek izan dira sarituak:
- David López Camarena, Securitas Seguridad enpresakoa, Durangon gertatutako trafiko-istripu larri batean esku hartzeagatik, biktimak artatu baitzituen eta bihotz-biriketako bizkortze-maniobrak egin baitzizkien.
- Ana María García Monroy, Securitas Seguridad enpresakoa, Hernaniko Orona Ideon egindako jardueragatik, instalazioa bandalizatzen ari ziren hiru pertsona identifikatzea eta atzematea erraztu baitzuen.
- Adrián Saiz Maza, Jaime Fernández Cevallos eta Pedro Reviriego Hurtado, adingabeen zentroan egindako lanagatik.
- Juan José Jiménez Bautista eta Marta Pérez Astier, ALSE Seguridad enpresakoak, Bilboko autobus-geltokian gaindosiagatik konorterik gabe zegoen pertsona bati laguntzeagatik eta erasozko portaera zuen beste pertsona bati eusteagatik.
- Sergio Marcos Núñez, ALSE Seguridad enpresakoa, Bilbon lapurreta baten biktima izaten ari zen emakume bati laguntzeagatik, borrokan min hartu zuen arren.
- David Peláez García, Sabico enpresakoa, bideozaintzaren bidez intrusio-saiakera bat eta materialen lapurreta detektatzeagatik, eta larrialdietako baliabideak aktibatzeagatik eta Ertzaintzaren patruilak ohartarazteagatik.
- Santiago Acosta Rey, Josué Tomillo García eta Desiderio Cantero Quintanilla, Ilunion Seguridad enpresakoak, bere ibilbide profesionalagatik, inplikazioagatik eta zerbitzuaren kalitateagatik.
- Manuel López Paz, Prosegur enpresakoa, Athletic Clubeko segurtasun pribatuko koordinatzaile, segurtasun-jagole eta bizkartzain pribatu gisa egindako ibilbideagatik.
- Oscar Gutiérrez García eta Christian Velasco Carballo, Prosegur enpresakoak, arrisku-egoeran zegoen gazte bat Bilboko Zubiarte merkataritza-guneko terraza batetik erortzea eragozteagatik.
- Cristian Casado Tabares eta Pedro Enrique García Canto de la Torre, Prosegur enpresakoak, Bilboko Kale Nagusiko establezimendu batean salgaiak lapurtzea eragozteagatik.
- Isaac Mateos Ibarretxe, José Ignacio Díaz Morales, Lukene Etxeandia Martín eta José Manuel Torrado Marcos, Prosegur enpresakoak, Euskadiko garraio publikoaren sarean bandalismo-ekintzen aurrean egindako esku-hartzeagatik.
- José Ignacio Balboa Vallejo, Prosegur enpresakoa, Boluetako geltokian ebasketa baten susmagarria zen pertsona bat atxikitzeagatik, esku-hartzean min hartu bazuen ere.
- Beñat Gorospe Iparraguirre, Euskotreneko Segurtasuneko zuzendaria, Ertzaintzarekin prebentzio-lanetan lankidetzan aritzeagatik eta polizia-zerbitzua hobetzeko lanetan laguntzeagatik.
- Valentín Yebra Fernández, Bankinterreko Segurtasun Korporatiboaren zuzendaria, Ertzaintzako herritarren segurtasuneko hainbat unitaterekin eta Segurtasun Pribatuko Unitatearekin lankidetzan aritzeagatik.
- Fermín Pablos Beteta, Bilbo-Guardas taldeko Segurtasuneko burua, Bilboko jaietako txupinazoko segurtasun-dispositiboan laguntzeagatik.
- Sebastián Sierra Cabo, Laboral Kutxako Segurtasuneko zuzendaria, Ertzaintzarekin duen ereduzko lankidetzagatik.
- Lorena Veiga Benítez, Bilboko BBVAko Segurtasuneko zuzendaria, Ertzaintzari laguntza teknikoa emateagatik eta bere prestasunagatik.
- Joina Icart Moreno, Prosegur enpresako Segurtasuneko zuzendaria eta kontrol eta inteligentzia zentroen arduraduna, zor-agirien lapurretan eta iruzurrezko kobrantzan aritzen zen sare antolatu bati buruzko ikerketan laguntzeagatik.
- Jordi Duran Miravet, Bartzelonako MRWko Segurtasun Sailaren arduraduna, Ertzaintzaren eskakizunei etengabe eta eraginkortasunez erantzuteagatik.
Ohorezko plakak
Ohorezko plakak egindako ahalegina eta izandako dedikazioa aitortzen dizkie Euskadin segurtasun pribatuko zerbitzuak hobetzen laguntzen nabarmendu diren pertsona fisikoei, erakundeei, korporazioei, entitateei edo establezimendu publiko edo pribatuei, bai eta herritarren eta erakundeen segurtasunaren alde emandako laguntza ere.
Edizio honetan ohorezko plaka jaso dutenak izan dira:
- María Valcarce Rodríguez, SICUR azokaren zuzendaria, segurtasun integralaren sektoreko erreferente gisa azoka bultzatzeagatik eta Ertzaintzarekin eta euskal erakundeekin lankidetzan aritzeagatik.
- Industrias de Seguridad BAUS SA, 1985ean sortutako familia-enpresa eta segurtasun fisikoan erreferente teknologikoa, Ertzaintzako Segurtasun Pribatuko Unitatearekin lankidetzan aritzeagatik.
- Francisco Llaneza Prieto, komisarioa eta Segurtasun Pribatuko Unitateko burua 2012tik, bere jokabide profesional eredugarriagatik, sektorearekin egiten duen solaskide-lanagatik eta Euskadik segurtasun pribatuaren arloan arauak eta eskumenak garatzeko egindako ekarpen teknikoagatik.






