Leioako ikastetxe baten inguruan ertzain baten irudia zuten kartelak agertu direla jakin du Ertzaintzak. Karteletan irudiekin batera mezu hau agertzen da: “este es el zipayo responsable del dispositivo que apalizó a los miembros de la flotilla humanitaria. es un tipo violento con y sin uniforme. vive en astrabudua, quedaos con su cara”. Agente hori sare sozialetan seinalatu zuten Loiuko aireportuan ontzidiko kideen harrerarekin izandako istiluen ostean. Orduan, Segurtasun Sailak Fiskaltzaren aurrean salatu zuen gaia, eta, beraz, dagoeneko badago kereila bat, eta, gertakari horien ostean, beste hertsapen horren berri eman die saileko zerbitzu juridikoei, egileen aurka egiteko. Gainera, Ertzaintzak ikerketa bat hasi du seinalamendu horien egileak aurkitzeko.
Gertaeren larritasuna ikusita, Segurtasun Sailak babesa eta elkartasuna adierazi nahi die aipatutako agenteari eta haren familiari, eta Segurtasuneko sailburuak maiatzaren 26an Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian adierazitakoa berretsi nahi du: «Ez dugu onartuko ertzain, ordezkari publiko edo militanteen ehiza digital eta fisikorik». Halaber, Segurtasun Sailak bere babesa helarazi nahi die Ertzaintza osatzen duten agente guztiei.






