Eusko Jaurlaritzak alarma gorria piztuko du gaur, ekainak 22, muturreko tenperatura altuengatik Euskadin, lurralde osoari eragingo dion bero handia espero baita.
Laneko inguruneetan beroaren aurreko prebentzioa indartzea gomendatzen du Osalanek, enpresei, Prebentzio Zerbitzuen bitartez, jarduketa horiek har eta indar ditzaten eskatuz. Horrela, baldintza horietan egindako lanak ebaluatzeko eta beharrezko prebentzio-neurriak planifikatzeko jarraibideak bidali zaizkie prebentzio-zerbitzuei.
Horretarako, lanpostuari berari lotutako faktoreak hartuko dira kontuan, baita langileak beroarekiko duen urrakortasuna ere. Nolanahi ere, beharrezkoa izango da:
- lanaren antolaketa aldatzea: ordutegia, karga, lan-erritmoa, txandakatzeak, bakarkako lana saihestea…
- eguzki-oihalak edo itzala sortzeko beste baliabide eraginkor batzuk jartzea, eguzkipean postu iraunkorrik balego
- langileei ur fresko ugari ematea, baita atseden hartzeko leku freskoak, estaliak edo itzalpekoak ere, atseden hartu ahal izateko.
- lantokien barruan gehiegizko tenperatura murriztea, aireztapen naturala edo haizagailudun aireztapena erraztuz.
- beroarekiko bereziki sentikorrak diren pertsonen esposizioa kontrolatzea eta mugatzea
Informazio gehiago:
Osalanen hileko aholkua: beroaren efektuak prebenitzea
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak egoera honetan hartu beharreko neurriak zabaldu ditu.






