- Muturreko beroak, tenperatura altu iraunkorrek eta hegoaldeko haizeak eragindako baso-suteen arrisku handiari erantzuten dio aktibazioak.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko Baso Suteetarako Larrialdi Planaren larrialdi-faseko 1. egoera deklaratu du, Euskadiri eragiten dion muturreko bero-gertakariarekin lotutako baso-suteak izateko arrisku handia dagoelako eta eskura dauden baliabideak kudeatzeko.
Baso-suteengatiko larrialdi-plana 1. egoeran aktibatzeak ezartzen du planaren eraginkortasuna foru-agintaritzei dagokiela, eta haien jarduna baso-suteetarako foru-planen bidez koordinatuta dagoela.
Erabakiak aukera ematen du Larrialdiei Aurre egiteko Euskal Sisteman integratutako baliabideen jarraipena, koordinazioa eta erantzuna indartzeko, erakunde eta zerbitzu eskudunekin koordinatuta.
Eusko Jaurlaritzak arreta handiz jokatzeko eta suteak eragin ditzakeen edozein jarduera saihesteko eskatu die herritarrei, batez ere landa-eremuetan, basoetan edo landaredi lehorretik gertu.
Era berean, eta San Joan gaua dela eta, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak erakunde eskudunei gomendatzen die udalerri bakoitzeko egoera azter dezatela eta, hala badagokio, baso-masen inguruko eremuetan suak piztea saihestu dezatela.






