Hezkuntza Departamentuak komunikazio bat igorri die gaur, asteartea, Garraldako Nuestra Señora de Orreaga ikastetxeko eta herriko DBHIko eskola-garraioa erabiltzen duten familiei. Horrela, eskola-garraioko ibilbide batzuetan egindako aldaketen gaineko kritikak baztertu dituzte eta aldaketen inguruko informazio zabala eskaini, aldaketa horiek inguruko ikasleen matrikula- eta helbide-aldaketak direla-eta egin baitira.






