Nafarroako Gobernuak 2025eko Kontu Orokorrei buruzko Foru Legearen proiektua onartu eta Nafarroako Parlamentura igorri du, behin betiko onar dezan, Kontuen Ganberak irizpena eman ondoren. Horren arabera, iaz aurrekontu finkatuaren %91,23 gauzatu zen, eta 6.213,89 milioi euroko gastu erreala egin zen.






