Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak turismoaren benetako pisu ekonomikoa neurtzeko nazioarteko erreferentziazko estatistika-tresna aurkeztu du ‘Turismoaren Kontu Satelitea (CST)‘ prentsaurrekoan. Tresna hori Nazio Batuen Estatistika Batzordeak onartutako metodologiari jarraituz egin da, eta Turismoaren Mundu Erakundeak (OMT), Eurostatek eta ELGAk babestu dute. Horrek bermatzen du emaitzak beste eskualde eta herrialde batzuetakoekin alderatzea.






