
Nafarroako Gobernuak, bihartik, uztailaren 1etik, bere gain hartzen du trafikoari eta ibilgailu motordunen zirkulazioari buruzko araudia ez betetzeagatik zehapen administratiboak ezartzeko ahalmena. Funtzio hori, hain zuzen, zehapen espedienteen tramitazioan inplikatutako eragile eta prozesu guztiak integratzeko prozesu konplexu baten ondoren gauzatuko da, eta Foru Komunitateak trafikoaren arloko eskumena bere gain hartzeko bidean aurrera egitea dakar.





