Segurtasun Sailak, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren bitartez, eta AZTI Fundazioak lankidetza-hitzarmena berrituko dute elementu ozeano-meteorologikoen zaintza, jarraipen, kontrol eta kudeaketa zerbitzurako.
Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak eta AZTI Fundazioak hainbat sentsorizazio dituzte instalatuta, azterlanak eta ikerketak sortu dituzte, baita itsasoaren ezagutza eta horrek atmosferarekin eta gizartearekin duen harremana hobetzeko sistemak ere. Itsas prozesuak denbora errealean monitorizatzeko hainbat sistema inplementatzeak eta zenbakizko aplikazioek aukera ematen dute itsasoaren etorkizuneko portaerari, portaera horrek segurtasunarekin duen erlazioari eta gizarteko jarduera-sektore guztien eta itsas eta itsasertzeko ekonomiaren eraginkortasunari buruzko aurreikuspenak izateko. Horrela, lankidetza-hitzarmen honek itsasoaren eta itsasertzaren portaera behatzea eta aurreikustea ahalbidetuko du, honako ildo hauetan lan eginez:
- Plataforma anitzeko kostaldeko behatokiak garatzea
- Kostaldeko arriskuetara bideratutako iragarpena
Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren eta AZTI Fundazioaren arteko lankidetzak bi urteko indarraldia izango du, eta beste bi urtez luzatu ahal izango da. Segurtasun Sailak 195.000 eurorekin finantzatuko du aurten AZTI Fundazioarekiko akordioa, eta beste 195.000 eurorekin datorren urtean.






