Lanbidek eta HABEk 400.000 euroko jasotzen dituen akordioa itxi dute langabeak eta lanean ari direnak euskaraz trebatzeko

0
  • Programak A1 mailatik eta C1erako ikastaroak finantzatuko ditu, 2026 eta 2027 bitartean Lanbideren Prestakuntza ekintzetan parte hartzen duten pertsonei zuzenduak

Gobernu Kontseiluak, Mikel Torres Lehendakariordearen eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuaren proposamenez, baimena eman du gaur, asteartea, Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren eta HABE – Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen artean 400.000 euroko kudeaketa gomendio bat sinatzeko, langabezian eta lanean dauden langileei zuzendutako euskarazko hizkuntza gaikuntzako ikastaroak egiteko.

Akordioak 200.000 euro jasotzen ditu 2026rako eta beste 200.000 euro 2027rako. Euskararen ezagutza mailak –Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera, A1, A2, B1, B2 eta C1 mailetan– egiaztatzeko prestakuntza jaso ahal izango dute gaur egun Lanbiden izena emanda dauden edo 2022tik Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak programatutako edo baimendutako Prestakuntza ekintzetan parte hartu duten langile langabeek edo landunek.

Hizkuntza gaitasunen finantzaketa bi erakundeen artean banatuko da: Lanbidek bere gain hartuko ditu ikasleen matrikula gastuak, HABEk araututako tarifen arabera; HABEk, berriz, gainerako irakaskuntza kostuak finantzatuko ditu, udal euskaltegi eta euskaltegi pribatu homologatuentzako dirulaguntzen deialdien arabera. Kudeaketa gomendioak 2026ko urritik 2027ko ekainaren 30era arteko indarraldia izango du.

Prestakuntza ekintzen iraupena 350 ordukoa izango da aurrez aurreko modalitaterako, eta 190 ordukoa teleprestakuntzarako. 2026ko irailaren 1etik 18ra eman ahal izango da ikastaroetan izena. Lanbideren eta HABEren arteko lankidetza programa hori etenik gabe garatzen da 2016tik.