Goiztidi Díaz Basterra, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari mediko berria

0

Izendapen berriarekin etapa berriari ekingo diogu, non berretsiko baita gure osasun-arretak erdigunean jartzen dituela pazienteak eta profesionalen zaintza eta konprometitua gaudela lidergoa mantentzearekin erakundearen irakaskuntzan nahiz asistentzian.

Zuretzat, pertsonalki nahiz profesionalki, zer esan nahi du izendapen hau jasotzeak?

Izendapen honen ondorioz etapa berri bat hasiko da nire bizitza pertsonalean nahiz lanekoan. Zalantza barik, pertsonalki harro nago ospitalea kudeatzeaz, bertan egin bainuen nire prestakuntza. Profesionalki, berriz, erronka berriak ditut orain; hazteko aukera paregabea da, eta nire esku dagoen guztia egingo dut erronka horiek betetzeko.

Zein erronka eta lehentasun ezarri dituzu Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari medikoaren lanpostuaz jabetzean?

Pazienteak erdigunean jartzen dituen osasun-asistentziaren eta medikuntzaren alde lan egitea, betiere gogoan izanik ezinbestekoa dela profesionalak zaintzea. Garrantzitsua da lanean jarraitzea gure ospitaleak jarraitu dezan erreferentziazko ospitale izaten. Horretarako, pazienteen asistentzia segurua bermatzeko gure kalitate-estandarrak mantentzeaz gain, funtsezkoa da gure profesionalen beharrizanak eta kezkak ezagutzea, bai eta gure ospitalean izan nahi dugun etorkizunari buruzko taldeko hausnarketa egitea ere.

Zein da etapa berri honetan ESIko langileei helarazi nahiko zeniekeen mezua?

Adierazi nahiko nieke nire helburua dela bi norabideko komunikazio arina egotea. Komunikazioa tresna garrantzitsua da kideen arteko harremanak zehazteko, eta argi dago denok egin ditzakegula ekarpenak. Zalantza barik, guztion artean eraikitzen dugu ospitalea; hortaz, gustatuko litzaidake guztion artean hobetzea, gure ustez erreferentziazko ospitaleak izan beharko lituzkeen ezaugarriak izan ditzan.