
María Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak Noainen dagoen Nafarroako Terminal Intermodal berriaren inaugurazioan parte hartu du gaur. Mugarri hori “estrategikoki Nafarroarentzat funtsezkoa den eguna” dela esan du, hamar milioi euroko inbertsioaren ondoren, portu lehorraren ahalmena hirukoiztea eta enpresen nazioartekotzea, lehiakortasuna eta jasangarritasuna bultzatzea.





