Ertzaintzak 20 pertsona identifikatu ditu Bizkaian eta 3 Araban, Munduko Futbol Txapelketako finalarekin lotutako dispositiboen esparruan

0

Bizkaian identifikatutako 20 pertsonetatik bat arma zuriz mehatxu egiteagatik ikertu dute, eta beste lau zigortzeko proposatu ditu Ertzaintzak Herritarren Segurtasuna Babesteko Lege Organikoan oinarrituta. Horietatik hemeretzi espainiar nazionalitatekoak dira, eta bat Saharaz hegoaldeko Afrikakoa. 15 eta 46 urte bitartekoak dira denak.

Araban identifikatutako 3 pertsonak 22 eta 29 urte bitartekoak dira, eta guztiak espainiar nazionalitatekoak.