
Nafarroako Gobernuak, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren bitartez, eta Gobernuaren Ordezkaritzarekin batera, bigarren bilera telematikoa egin du gaur goizean Tafallarekin, abuztuaren 12an izango den eklipse osoaren 20 behaketa-puntu ofizialekin segurtasuna koordinatzeko. Topaketa horietan, prebentzio- eta segurtasun-ekintzen aurrerapen- eta garapen-maila egiaztatu da, eklipsearen egunerako puntu bakoitzak antolatu dituen jarduerei begira.





