Barakaldoko Udalak abuztuaren 3an hasiko du San Vicenteko Splash Parkeko zoladura berritzeko lanak

0

Barakaldoko Udalak abuztuaren 3an hasiko ditu San Vicenteko Splash Parkeko zoladura ordezteko obrak, instalazioaren lurzoruak jasandako kalteen ondorioz erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko beharrezko jarduketa. Jarduera honek ez dio inolako kostu ekonomikorik ekarriko Udalari, parkea berme egoeran baitago.

Hainbat ekintza bandalikok eta parkeko zenbait elementuren erabilera desegokiak zoladura hondatu dutenez, ezinbestekoa da egungo lurzorua erabat kentzea eta berria jartzea, espazio hori baldintza egokietan mantendu ahal izateko.

Lanek astebete inguruko iraupena izango dute, eta epe horretan Splash Park itxita egongo da.

Aldi baterako itxierak sor ditzakeen eragozpenak deitoratu ditu Udalak, eta herritarren ulermena eskertu du. Era berean, instalazio publikoak arduraz erabiltzeko deia egin du, eta gogorarazi du horien kontserbazioa ere erabiltzaile guztien zaintzaren eta errespetuaren mende dagoela.