Nafarroako Artxiboak Nafarroako Erresumaren gazteluei buruzko erakusketaren katalogoa argitaratu du

0

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak «Harrizko zaindariak. Nafarroako gazteluen iragana eta oraina» erakusketaren katalogoa argitaratu du, zeina idatzi baitute Juan José Martinena Ruiz historialari eta artxibozainak eta Jesús Sesma Sesma eta Jesús García Gazólaz Nafarroako Gobernuaren arkeologoek. Liburuaren 600 ale argitaratu dira, elebitan, euskaraz eta gaztelaniaz, eta 12 euroan dago salgai Nafarroako Gobernuaren Argitalpen Fondoan, Iruñeko Navas de Tolosa kalean, baita Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren beraren egoitzan ere.