Osasun Departamentuak erreferentziazko kontsultategiak indartuko ditu eklipsea behatzeko sarearen 20 puntu ofizialetan, mediku eta erizainekin, 15:00etatik 22:00etara bitartean. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko 28 profesionalek (10 mediku, 10 erizain, 6 OLT, 1 ELT eta 1 zeladore) osatuko dute Nafarroako zati batean ikus ahal izanen den eguzki-eklipsearen egunerako, abuztuak 12, gaituko den osasun-dispositiboa.






