Damion Baugh, Kosner Baskoniako jokalari berria

0

Damion Baugh (1,91 m, 2000) Kosner Baskoniako jokalari berria izango da, hurrengo bi denboraldietarako kontratua sinatu ondoren, beste urte batez luzatzeko aukerarekin.

25 urteko joko-zuzendaria AEB-etako saskibaloian aritu ondoren iritsiko da Gasteizera. Baugh Memphiseko Unibertsitatean hezi zen, Tigersekin bi denboraldi jokatuz saskibaloi profesionalera jauzi egin aurretik. 2024an NBA-n debutatu zuen Charlotte Hornetsekin. Bere ibilbidean zehar, Basketball Africa League-tik (BAL) pasa zen Al Ahlyrekin, non lehiaketaren historiako lehen hirukoitz-bikoitza sinatu zuen, 11 puntu, 11 errebote eta 10 asistentziarekin. Horrez gain, partida bateko asistentzia errekorra (18) ezarri zuen.

Pasaden denboraldian G League-ko Valley Suns taldean aritu zen, 34 partida jokatuz eta batez beste 22,4 puntu, 5,9 errebote, 8 asistentzia eta 2,1 lapurreta sinatuz.

Kosner Baskoniak jokalari fisiko bat fitxatu du hurrengo bi denboraldietarako.