
Nafarroako Gobernuak dei egin die herritarrei, eta laguntzaren eta prebentzioaren garrantzia azpimarratu du, eklipseaz modu arduratsuan gozatzea bermatzeko, arriskuak minimizatzeko eta larrialdi-zerbitzuak tentsionatzea saihesteko. Gomendio garrantzitsu zenbait nabarmendu ditu gobernuak; alegia, gertaera astronomikoaren aurreko eta ondorengo joan-etorriak aurretiaz planifikatzea, landaredia idorraren gainean ez aparkatzea eta errepideen bazterbidean ez geratzea.





