Gaur, asteartea, 13:00ak aldera, SOS Deiak 112 zerbitzura egindako dei baten bidez jakitera eman dute Gorbeian, Zeanuriko Altzusta auzoko partean, ibilaldi bat egiten ari zen espainiar nazionalitateko 65 urteko emakume bat erori egin dela.
Lekua malkartsua zenez eta istripua izan duen emakumea ezin zenez mugitu, Ertzaintzaren helikoptero bat mobilizatu dute Zaintza eta Erreskate Unitateko kideekin.
Erreskatatzaileek biktima zegoen lekura iristea lortu dute, eta aireontzian eraman dute anbulantzia bat zain zuen lekura. Ondoren, anbulantziak osasun-zentro batera eraman du.






