Getxoko Kirol Portuko jarduera berreskuratzen hasi da eta %72ko okupazioa lortu du

0

Urte hasieran, Udalak eta Eusko Jaurlaritzak, El Abra-Getxo Kirol Portuko sozietate publikoaren bidez, Getxoko Kirol Portuko amarralekuen eta lokalen zuzeneko kudeaketa bere gain hartu zuten. Etapa berri honetako lehen hilabeteak igaro ondoren, datuek jardueraren bilakaera positiboa erakusten dute. Uztailaren 22ko datuen arabera, portuak 598 ontzi ditu, kontratatutako amarralekuen eta igarobideko ontziak barne hartuta. Hau da, guztira dituen 825 plazen % 72,5eko okupazioa lortu du; 2025eko abenduaren 31n erregistratutakoa baino 122 ontzi gehiago. Egun hartan, portua berriro sozietate publikoaren esku geratu zenean, 476 ontzi zeuden. Harrezkero, ontzi kopurua % 25,6 hazi da, eta okupazio mailak ia 15 puntu egin du gora, % 57,7tik % 72,5era.

Okupazioaren hazkundeak, ostalaritzako eta arlo teknikoko jardueraren susperraldiak eta erregularizazio-prozesuak agerian uzten dituzte El Abra-Getxo Kirol Portuko sozietate publikoak bultzatutako eta Getxoko Udalak onartutako neurrien lehen emaitza positiboak, Amaia Aguirre El Abra-Getxo Kirol Portuko sozietate publikoaren presidenteak eta Getxoko alkateak prentsaurrekoan adierazi duenez, Koldo Goitia Eusko Jaurlaritzako Portu, Itsas Gai eta Itasertzeko zuzendariak lagunduta.