Euskararen eta hizkuntza gutxituen etorkizunari buruzko nazioarteko kongresua Bilbon egingo da, 2027ko urriaren 20, 21 eta 22an
Eusko Jaurlaritzak gogorarazi du 2026ko irailaren 30era arte zabalik egongo dela komunikazioak eta posterak aurkezteko epea III. Euskal Mundu Biltzarrerako – From Basque to the World. Nazioarteko topaketa 2027ko urrian egingo da Bilbon, eta mundu osoko ikertzaileak, profesionalak, erakundeetako ordezkariak, gizarte-eragileak eta hizkuntza-komunitateak bilduko ditu.
Deialdiaren helburua Kongresura euskararen, hizkuntza gutxituen eta hizkuntza-aniztasunaren orainari eta etorkizunari lotutako ezagutza, esperientzia eta proiektuak eramatea da. Lau arlo nagusiren inguruan egituratzen da deialdia: lidergo instituzionala eta nazioarteko proiekzioa; gizarte-kohesioa eta ongizatea; kultura, sorkuntza eta komunitatea; eta teknologia eta berrikuntza.
Ekimenak Bilbo topaketa, ezagutza-truke eta hausnarketa gune bihurtu nahi du, globalizazioak, digitalizazioak, adimen artifizialak, mugikortasunak eta gero eta aniztasun sozial eta kultural handiagoak hizkuntza-komunitateei planteatzen dizkieten erronkei buruz.
Interesa dutenek deialdiaren baldintzak kontsultatu eta proposamenak aurkez ditzakete III. Euskal Mundu Biltzarraren – From Basque to the World webgune ofizialaren bidez.
Komunikazioak eta posterak aurkezteko epea 2026ko irailaren 30era arte egongo da irekita.






