Nafarroa liderra da, 2,6 milioirekin, zibersegurtasunera bideratutako Europako funtsen exekuzioan, CIBERREG proiektuaren esparruan

0

Nafarroak Foru Komunitateari esleitutako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren (EEM) Europako funtsen %100 egikaritu du zibersegurtasuna bultzatzeko jardueretarako, CIBERREG proiektuaren esparruan, eta baliabide horiek maila nazionalean hobekien baliatu dituen autonomia erkidegoa bihurtu da. Zehazki, Foru Komunitateak esleituta zituen 2.593.402,43 euro guztiak gauzatu ditu, eta zortzi erkidego parte-hartzaileak kontuan hartuta, hasieran proiektuan aurreikusitako 20,7 milioi euroetatik, azkenean 6,6 milioi euro baino ez dira gauzatu, funts erabilgarrien %32.