Gobernu Kontseiluak zuzeneko dirulaguntza onartu du Larreineta funikularraren mendeurrenarekin zerikusia duten oroitzapeneko, dibulgazioko eta turismoa sustatzeko jarduerak egiteko, ondare-elementu hori balioan jarri eta turismo-proiekzioa emateko.
Larreinetako Funikularra 1926ko irailaren 24an inauguratu zen, eta 2026an betetzen du etenik gabeko zerbitzuaren lehen mendea. Azpiegitura hau, jatorriz, Bizkaiko meatze-arroan minerala eta pertsonak garraiatzeko zeuden zailtasunak konpontzeko diseinatu zen. Euskadiko ondare- eta historia-elementu berezienetako bat da, eta Kultura Ondasun gisa kalifikatu da, Monumentu Multzo kategoriarekin.
Eusko Trenbideak – Ferrocarriles Vascos SAri emandako zenbatekoa, 75.000 €-koa, hainbat jarduketa finantzatzera bideratuta dago, besteak beste:
- Bideomapping espezifikoa, oroitzapeneko eta dibulgazioko ikus-entzunezko esku-hartze gisa pentsatua. Jarduketa honek diseinu sortzailea, ekoizpen teknikoa, proiekzio publikoa eta behar diren egokitzapenak barne hartuko ditu, behar bezala gauzatzen dela bermatzeko. Bere helburua da ondare historiko eta industrialaren interpretazio garaikidea eskaintzea, bere ikusgarritasuna eta erakargarritasun turistikoa indartuz.
- Oroitzapeneko erakusketa iraunkorra: Larreinetako funikularraren mendeurrenari eskainitako erakusketa bat antolatu eta ekoiztea, bere bilakaera historikoa, inguruko meatzaritzaren eta industriaren garapenean izan duen garrantzia eta gaur egun baliabide turistiko gisa duen zeregina zabaltzeko.
- Funikularraren historiari buruzko liburua argitaratzea.






