
Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak Liderren Sarearen II. Kongresu Nazionalaren aurkezpenean parte hartu du asteazken honetan. Iruñean izango da, urriaren 27an eta 28an, eta Espainiako kirol ekosistemako erreferentziazko kirolari, zuzendari eta profesionalak bilduko ditu. Espainiako Kirolaren Elkarteak (ADESP) antolatu du topaketa, Nafarroako Gobernuaren eta Kirol Kontseilu Gorenaren Kirol Gaztea Fundazioaren laguntzarekin. Joan den urtean Zaragozan egindako lehen edizioari jarraipena emango dio, eta esperientziak partekatzeko, konexioak sortzeko eta kirolaren lidergoaren, kudeaketaren eta etorkizunaren erronka nagusiei heltzeko gune gisa sendotuko da.





