Alberto Alonso: «Euskadin ez dago zigorgabetasunerako lekurik «

0

Alberto Alonso Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariak hedabideen aurrean hitz egin du gaur goizean, jasotako azken mehatxuaz eta Ertzaintzan jarritako salaketaz hitz egiteko.

«Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutu gisa, bozgorailu izan eta salatu nahi dugu, mehatxu-giro honen zigorgabetasunaren aurrean; duela egun batzuk ikusi dugu, adibidez, nola mehatxatu diren kazetariak beren lanbidean jardunean»

Alberto Alonsok argi eta garbi adierazi du «Euskadin ez dago lekurik zigorgabetasunerako», eta gaineratu du gizartean «begirada bifokala» zabaltzen ari dela, «espektro politiko jakin batetik datozen keinu bortitzen eta mehatxuen aurrean argi eta irmo erantzuten duena, eta larderia eta mehatxuak beste muturrik datozenean, zenbaitek oraindik garrantzia kentzen dio jarduteko modu horri, justifikatzen ez badute». «Indarkeriak ez du inolako justifikaziorik, edonondik datorrela ere», gaineratu du.

Alonsok jakinarazi du, gainera, Estatuko beste erakunde memorialista bati ere mehatxuak egin dizkiotela posta elektronikoaren bidez.

Gogora Institutuan jasotako mezuetako batek testu hau du:

Este grupo, que se define como «movimiento patriota español», dice que su objetivo es instaurar en España un régimen político «verdaderamente cristiano y nacional» y para ello actuará «con los medios que considere precisos en cada momento y lo hará especialmente contra los enemigos jurados de la patria», que son «el separatismo terrorista, el comunismo criminal y el liberalismo anticristiano».

Eusko Jaurlaritzaren Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuan jasotako azken mehatxua, salaketa eragin duena, asteburuan iritsi da, eta honela dio: ‘la Falange os vigila’. Mezua helbide elektroniko batetik bidali da. Helbidean ageri dira,  alderdi horrek hainbat udalerritako udal-hauteskundeetarako hautagai baten izen-abizenak.