Adimen Arfizialaren (AA) Astearen laugarren edizioak, urriaren 19tik 23ra, hamar jarduera baino gehiago eskainiko ditu, teknologia horren etorkizuna aztertzeko eta dituen aukerez eta erronkez kontzientziatzeko. Nafarroako Gobernuaren Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak sustatuta eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedrak antolatuta, dibulgazio tailerrak, lehiaketak eta hitzaldiak daude programazioan, bai eta ikerketari buruzko gune bat eta NUPeko ikasleentzako erronka bat ere. Jarduerak Arrosadiko campusean, Kondestablearen Jauregian eta Nafarroako Liburutegian eta Filmotekan eginen dira.






