Nafarroako Gobernuak 1.328.428 euroko (BEZik gabe) urte anitzeko gastua baimendu du gaurko saioan, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Arreta Zerbitzuari (SARX siglak dituena) 2031ra arte jarraipena emateko. Horrela, Foru Exekutiboak 2023an abian jarritako egiturari eustearen aldeko apustua egin du, Foru Komunitatean izaera arrazista eta xenofoboa duten delituak artatzeko eta prebenitzeko giltzarritzat jotzen baitu.






