Chivite Lehendakariak eta Oscar Lopez ministroak bilera egin dute eraldaketa digitalean egindako aurrerapenak aztertzeko

0

María Chivite Navascués Nafarroako Lehendakaria Oscar Lopez Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako ministroarekin bildu da asteazken honetan Iruñean. Topaketa horretan, Nafarroan eraldaketa digitalaren arloan egin diren aurrerapenak eta Espainiako Gobernuaren Foru Komunitateak horretarako jaso duen laguntza aztertu dituzte, hau da, 155 milioi euro baino gehiago 2018tik.