Kabina adimendunak eta digitalizazioa Barakaldoko Udal Merkatua modernizatzeko eta bezeroak fidelizatzeko

0

Gobernu Kontseiluak Mercado de Barakaldo SL erakundeari zuzeneko dirulaguntza ematea onartu du, proiektu hau garatzeko: “kabina adimendun hoztuak instalatzea, Barakaldoko udal-merkatuan omnikanal bilketa egiteko, prestakuntza emateko eta merkataritza sustatzeko”.

35.197,82 €-ko finantzaketarekin, Barakaldoko Udal Merkatua modernizatzea du helburu, omnikanal bilketako kabina adimendun hoztuen sistema bat ezarriz, zerbitzuaren neurrira egindako webgune batekin, establezimenduentzako prestakuntza-programa batekin eta hurbileko merkataritzaren lehiakortasuna indartzea, bezeroak fidelizatzea eta merkatuaren jarduera ekonomikoa dinamizatzea ahalbidetuko duen komunikazio eta sustapeneko kanpaina batekin batera.

Helburu espezifikoenen artean daude:

  • Kabina adimendun hoztuen sistema bat instalatzea eta martxan jartzea, bezeroek erosketak ohiko merkataritza-ordutegitik kanpo jaso ahal izan ditzaten.
  • Merkatuko saltokiei azken miliako azpiegitura teknologiko partekatua ematea, negozio txikiei online salmenta-zerbitzuak eskaintzea eragozten dien banakako inbertsio-oztopoa murriztuz
  • Zerbitzuaren neurrira egindako webgune bat garatzea eta argitaratzea, atxikitako saltokiak elkartu eta bilketa errazteko.
  • Merkatuko establezimenduek izendatutako langileak gaitzea sistema berria erabiltzeko, oinarrizko mantentze-lanak egiteko eta intzidentziak ebazteko, prestakuntza presentzialaren eta errefortzu telematikoko prestakuntzaren bidez.
  • Barakaldoko herritarrei eta eragin-eremuari zerbitzu berria ezagutaraztea kanal anitzeko komunikazio-kanpaina baten bidez (hedabideak, sare sozialak eta publizitate digitala Metan).
  • Udal-merkatuak modernizatzeko eredu erreplikagarri baten oinarriak ezartzea, lurraldeko beste merkataritza-azpiegitura batzuetara transferitu ahal izateko.