URAk lizitatu du Armaolako arrainentzako arrapalaren berritzea Oria ibaian, Seguran

0
  • Jarduketak berreskuratuko du arrainentzako eraikuntza baten funtzionaltasuna Orio ibaiaren buruan, Oria Garaiko Kontserbazio Berebiziko Eremuan, hain zuzen ere
  • Armaolako arrapala Seguratik 1,4 kilometroetara kokatuta dago: oraindaino egon den azpiegiturak 70 metroko luzera du eta 4,15 metroko desnibela konpontzen zuen Oria ibaiaren ibilguan, baina uraren indarrak hautsi zuen

Uraren Euskal Agentziak- URAk (Eusko Jaurlaritzaren Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna sailera atxikita) lizitatu ditu Armaolako arrainentzako arrapala birjarpenaren lanak, Oria ibaian Seguran. Jarduketaren xedea da Oria arroaren tarte batean jarraitasun ekologikoa berreskuratzea eta arrainen-espezien mugikortasuna berriz erraztea. Proiektuak 78.566 euroko (BEZ-a) gabe aurrekontua du eta burutzeko epea 5 astekoa da.

Armaolako arrapala 2011n eraiki zen Oria Garaiko ibaiaren jarraitasun ekologikoa hobetzeko eginbeharreko lanen barruan. Martxan jarri ostean egindako jarraipen ikerketek adierazi zuten arrapalak ibaiaren tarte horretan dauden amuarrainen komunitateei igarobidea errazten zietela. Hala eta guztiz ere, denboraren poderioz, azpiegituraren zati bat, uraren indarraren eraginez, hautsi zen.

Jarduketak ahalbidetuko du tarte hori berreraikitzea eta arrapalaren funtzionaltasun osoa berreskuratzea. Horretarako, 23 metro luzeko beheko tartea berreraikiko da goi-ibaian kontserbatzen den azpiegitura ibaiaren-ohearekin konektatzeko. % 6ko gehieneko malda mantenduko da; hau da, espezie urtarren mugikortasunerako malda egokiena.

Konponbideak aurreikusten du lotura irekiko harri-lubeta baten erabilera, hau da, harrien artean hutsuneak hustea bertan animaliak eta landareak hazi eta bizi daitezen. Horrela, ingurumen-integrazio hobea eta ibaiaren izaera naturalagoa lortzen da.

Jarduketa Oria Garaiko Kontserbazio Berebiziko Eremuan kokatzen da (ZEC), Natura 2000 Sarearen barne. Ibaiertzeko haltzadiak, hainbat arrain-espezie eta ibai-ekosistemei lotutako hainbat hegazti daude tartean, intereseko beste espezie batzuen artean.

Proiektuan sartutako azterketen arabera, ibai-tarte horretan badira hainbat espezie, hala nola ezkailua (Phoxinus bigerri), mazkaria (Barbatula barbatula), amuarrain arrunta (Salmo trutta fario) eta aingira (Anguilla anguilla). Ibilguaren luzetarako iragazkortasuna berreskuratzeak bereziki erraztuko ditu ibilguaren joan-etorriak, eta ibaiaren egoera ekologikoa hobetzen lagunduko du.

Obra eta ingurumenaren kontserbazioa bateragarri egitea

Obrak gauzatzean ingurumenean izan daitezkeen eraginak gutxitzeko diseinatu dira obrak. Lanak faunarentzako aldi sentikorrenetatik kanpo egingo dira, lanerako esparru lehorrak ur-hesien bidez gaituko dira eta atxikipen-hesiak jarriko dira, ibaian behera solido esekirik ez ekartzeko.

Gainera, jarduera-eremurako sarbideak arrapalaren jatorrizko eraikuntzan erabilitako bideak aprobetxatuko ditu, eta ahalik eta gehien mugatuko du inguruko landarediaren eta Batasunaren intereseko habitaten gaineko eragina. Las obras han sido diseñadas para minimizar las afecciones ambientales durante su ejecución.

Ibaien jarraitasuna berreskuratzea

Presa txikiek, presek eta beste zeharkako oztopo batzuek hainbat espezie urtarren lekualdatzea oztopatu dezakete, euren habitatak suntsitzen eta ur-ekosistemen gaitasun naturala murrizten dituzte. Zegaman aurreikusitako obren bezalako jarduketek ibaiak korridore ekologiko gisa berreskuratzen laguntzen dute, fauna mugitu ahal izatea erraztuz, ekosistemen erresilientzia handituz eta biodibertsitatea kontserbatzen lagunduz.

LIFE KANTAURIBAI Europako proiektu bat da, eta helburu orokorra du ibai-ekosistemari lotutako espezieen eta habitaten kontserbazio-egoera hobetzea, Natura 2000 Sareko 15 lekutan, Bizkaiko golkora isurtzen diren ibaien eta adarren kontserbazio-egoera hobetzeko, 3 eskualderen artean (Nafarroa, Gipuzkoa eta Akitania) banatuta dauden 5 ibai-arrotan. URAk LIFE KANTAURIBAIn parte hartzen du proiektuaren bazkide gisa, eta ibaien jarraitutasun ekologikoa berreskuratzeko jarduketak gauzatzen ditu, hala nola oztopoak kendu fauna urtarraren joan-etorria errazteko.