Alerta Listeria monocytogenes aurkitu dutelako urdaiazpiko egosian

0
  • Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak ohartarazi du Listeria monocytogenes detektatu duela bere kontroletan Urkabe markako urdaiazpiko egosian (61027 lotea; iraungitze-data 2026/11/26)
  • Arreta-neurri gisa, etxean adierazitako produktua duten pertsonei ez kontsumitzea gomendatzen zaie

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Listeria monocytogenes detektatu du bere kontroletan Urkabe markako urdaiazpiko egosian.

Inplikatutako produktuaren datuak hauek dira:

  • Produktuaren izena: Urdaiazpiko egosia
  • Marka-izena: URKABE
  • Produktuaren itxura: Plastikozko ontzia
  • Lote-zenbakia: 61027
  • Iraungitze-data: 2026/11/26
  • Unitatearen pisua: 175 g
  • Tenperatura: Hoztua

Eskuragarri dagoen informazioaren arabera, hasierako banaketa hainbat autonomia-erkidegotara egin da, besteak beste Euskadira, baina ezin da baztertu beste autonomia-erkidego batzuetara birbanatu denik. Enpresak produktua merkatutik erretiratzeko protokoloak ezarri ditu, eta produktu gehiena berreskuratu da, baina etxeetan kopuru txikiak egon daitezke.

Alerta honen eraginpeko produktua ez kontsumitzea gomendatzen da, etxean izanez gero.

Kaltetutako loteko produkturen bat kontsumituz gero eta listeriosiarekin bateragarria den sintomaren bat izanez gero (gorakoa, beherakoa edo sukarra), osasun-zentro batera joatea gomendatzen da.

Haurdun egonez gero, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Haurdunaldiaren Gidako elikadurari buruzko atala kontsultatzea gomendatzen da, haurdun dauden emakumeentzat garrantzitsuak diren elikadura-higieneko jardunbideei dagokienez, baita arrisku biologiko jakin batzuekin lotuta egoteagatik haurdunaldian saihestu beharreko elikagaien zerrenda ere (arrisku horien artean, Listeria monocytogenes nabarmentzen da).

Halaber, beste produktu batzuekin kutsadura gurutzatua saihesteko higiene-neurriak muturreraino eramateak duen garrantzia gogorarazten da.

Listeriosiari buruzko informazio gehiago esteka honetan eskura dezakezu.

Elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunei buruzko informazio gehiago AESANen atarian eskura dezakezu.