Donostiako Udaberriko laborategietan izena emateko epea ireki da

0

Martxoaren 25etik aurrera Kontadores Gazte Zentroan eskainiko diren dantza, argazkigintza, sukaldaritza, elikadura osasungarria eta sare sozialetarako bideo sorkuntza laborategietan izena emateko epea ireki da.

Kontadores zentroko ikastaroen proposamenak kontuan izaten ditu gazteen interesak, beharrak eta gustuak; hori guztia gazteentzako prezio eskuragarrietan. Gainera, aurten 16 – 20 urte bitarteko gazteentzat doako ikastaro bat ere izango da, Instragam-erako ikus-entzunezkoei buruzkoa.

Aurreko edizioekin alderatuta, eskaintzan berritasun batzuk daude, adibidez, contact dantzaren ikastaroa edo Twerking Feministarena. Prestakuntzaz gain, helburua da pertsonen arteko erlazioak eta lan dinamika berriak sustatzea.

Laborategiak artistek eta agente gazteek eta tokikoek proposatzen dituzte. Urtarrilean argitaratutako deialdi publikora aurkeztu ziren 30 ekimenen artetatik hautatu dira proposamen horiek.

Webgune honetan eman ahal izango da izena: www.kontadores.eus eta, batik bat, 18 – 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude.

Twerking feminista
Zentroko ildo feministarekin bat eta berrikuntza gisa, Twerking Feminista ikastaroa eskainiko du Raquel Coroma dantzariak. Bera ezaguna da Dancing Princess delako eta gazteen askapena eta ahalduntzea landuko ditu. Bestalde, Contact inprobisazioa ikastaroan, mugimenduaren bidez, inprobisazioan sakonduko da.

Elikadura
Ohitura osasungarriak eta beste kultura batzuetako gastronomiak berriz ere garrantzitsuak izango dira edizio honetako eskaintzan. Izan ere, hiru tailer antolatu dira: Munduko sukaldaritza, Supper Club eta Batch Cooking. Beste herrialde batzuetara gastronomiaren bidez bidaiatzeaz gain, taldean kozinatu ahal izango da, berriketan egin, partekatu eta janaria dastatu ahal izango da. Batch coocking teknikarekin arratsalde batean aste guztirako menu osasungarriak planifikatzen eta prestatzen erakutsiko da.

Ikus-entzunezkoak
Argazkigintza eta bideo sorkuntza ere izango dira udaberriko tailerretan. Argazkigintzan errelebatze analogikoa landuko da.

Instagram, gazteek gehien erabiltzen duten sare sozialetako bat, ikastaroen eskaintzan izango da. Gainera, 16 – 20 urte bitarteko gazteei zuzendutako ikastaro hau doakoa izango da. Instagramek duen garrantzia dela eta, sare sozial honetarako bideoak sortuko dira.