Zortzi jazz-kontzertu izango dira Biilbon

0

Uda Jazz jaialdiarekin musikaz beteko dira Bilboko hainbat agertoki. Estilo hau Bilboko auzoetara urteko lehen seihilekoan behin hurbiltzen duen Bilbao Distrito Jazz programari jarraituz, Uda Jazz jaialdiak bertako jazz taldeen zortzi kontzertuen zikloa dakar. Topaketa hauek Bidebarrietako liburutegian, Otxarkoagako Udaltegian, Bertendona institutuan eta Bilborocken izango dira. Emanaldi guztietako sarrerek 5 euroko prezioa izango dute eta dagoeneko salgai daude bilbaokultura.eus webgunean.

Abraham De Roman 4tet; Cumbaos Hirukotea; Baleen lobak; Ander García Hirukotea; De Diego Brothers; Organazing; José Luis Canal Hirukotea; eta Jon Urrutia Hirukotea izango dira parte hartuko duten taldeak, denak bertakoak eta genero horretan aski ezagunak.