Bingen Zupiria «Radio Bilbao Bikaintasunaren Sariak 2020» banatzeko ekitaldian izan da

0

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua «Radio Bilbao Bikaintasunaren Saria 2020» sariak banatzeko ekitaldian izan da gaur. Bilboko Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian, Zupiriak Euskara saria eman dio Durangoko Azokari. Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko presidenteak jaso du. Ekitaldian Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak azpimarratu duenez «ez genuke nahi baina, agian, uste baino egonaldi gehiago egin beharko dugu etxean. Aukera da musika, liburuak, kultur produktuak erosi eta disfrutatzekoa eta Durangoko Azokari ere laguntzekoa».